viernes, 1 de enero de 2021

2020ko ERREPASO PERTSONALA

Berezia izan da 2020a, eta lasterketen aldetik mugatua izan bada ere, askotarako eman duelakoan nago. Begira bestela zenbat une eder bizitzeko aukera izan dudan/dugun... Mila esker 2020an bidelagun izan zaituztedan guztioi!! 

sábado, 19 de diciembre de 2020

ABENDUAK 24an GABONTRAIL IRTEERA MUGATUA

Covid19a dela eta aurtengo Gabontraila ezingo da aurreko urteetan bezala taldean ospatu. Hala ere, trail irteera hau antolatzen dugun Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldeko Kalamua Korrikalari Taldetik abenduaren 24an Kalamuara edo inguruko tontorretara igotzera animatu nahi zaituztegu. Osasun agintariek ezarritako neurriak eta bakoitzaren erantzunkizuna kontuan hartuta, bakoitzak bere ardurapean egin beharko du. Hala ere, espero dugu hurrengo urtean berriro ere taldean igotzeko ohitura berreskuratu ahal izatea eta urtea Kalamuako Parlamentuko brindisarekin agurtzea. Zaindu zaitezte, zaindu ingurukoak eta ingurua!!
Zorionak eta urte berri on!!
Kalamua Korrikalari Taldea 


Aurreko ekitaldietako ibilbideak:

2017: https://drive.google.com/file/d/1McGRKUiPVWLLtLFmru7Ym5GVKq1IpmZI/view?usp=sharing

2018: https://drive.google.com/file/d/1h_0z2TJMuPEXbNkxRdaNtpqYIlg25L_l/view?usp=sharing

2019: https://drive.google.com/file/d/14JXLjD11pOwNdts-aKZ3qBk_lLGLj_gg/view?usp=sharing


Aurreko ekitaldietako bideoak:

2014: https://www.youtube.com/watch?v=WHeLM5inTvg

2015: https://www.youtube.com/watch?v=nQcSKqr3RS4

2016: https://www.youtube.com/watch?v=kwwNMaLuK_I&t=41s

2017: https://www.youtube.com/watch?v=AcAtBnkFAyk

2019: https://www.youtube.com/watch?v=DB4SNpX8gwA&feature=emb_title